Gerren mapamundia


Historian zehar jaso diren gudak ezagutzeko era erraz eta zuzena. Noiz gertatu zen eta gerrate horren zergaitiak jakiteko: Conflicthistory.com

Bideo erreportaiak 2009/11/06

Hemendik aurrera ez ditut blogean bideoak jarriko. Horrela nabegazioa hobetu egingo da bertatik. Azkartu. Bideoak Tumblr jarriko ditut. Twitterren antz handia dauka mikroblogean oinarritutako plataforma honek, abantailak bistakoak dira bideoak, soinuak, irudiak eta textu luzeak jarri daitezke bertan eta. Astean zehar aurkitzen ditudan bideo erreportaiak ikusgai izango dira bertan.

Hona hemen aste honetakoak.

Google Maps Navigation: Erabili GPSa doan

Googlek, Google Maps Navigation GPS bidez erabiltzeko nabigatzailea atera du eta erabat doan gainera. Honek TomTom y Garmin enpresen beherakada ekarri du burtsan. Jakinekoa da bi enpresa hauek orain Googlek doan eskaintzen duen zerbitzua ordaintzen eskaintzen zutela. Lurrikara itzela eragin die. Nola erreakzionatuko duten ikusteko dago.

Googlen azken eskaintza honetan edozein enpresa eta instituzio aurkitzeko aukera ematen digu. Hau da webgunean egiten dugun guztia egin daiteke bertan. Behean zerbitzu berria nola dabilen azaltzen duen bideoa daukazue:

SweatShoppe

SweatShoppe grafitiak argiarekin egiteari deitzen zaio. Ikusi bideoa:

SWEATSHOPPE, The Landing from SWEATSHOPPE on Vimeo.

Gogoan al nauzu?


AFAL Alzehimerra dutenen familientzako elkarteak kanpaina bat martxan jarri du berriki. 2 GBko USB memoriak saltzen dituzte eta bertatik ateratzen duten dirua gaixotasun honen inguruan egiten diren ekimenak sustatuko dituzte. Alzehimerrak memoria gutxiago ezabatuko dituela adierazten dute memoria hauetako bat erosiz gero.

Ekimen hau ezagutarazteko publizitate kanpaina berezi bat egin dute. Kalean topatzen duten jendea alzheimerra duten gaixoak bezala uzten dituzte segundu batzutan eta bukatzeko kanpainaren webgunearen berri ematen diete. Ikusi bideoa. Oso originala eta eraginkorra iruditzen zait.

Yubby

Bideoak 30 zerbitzari ezberdinetan bilatzeko aplikazioa da yubby. Bideoen zerrenda pertsonalizatuak egin daitezke. Blog eta sare sozialetan elkarbanatu daitezke ere. Aukera on bat da gustoko dituzun bideo hoiek eskura izateko eta zure lagunei hauen berri emateko.

Nickdutnik: Soitu.es


Atari honen itxiera iragarri dute berriki.

Zure IP helbidea