Badatoz Plaentxiako Santa Ana Jaixak!

Aste honetan ospatuko ditugu Santa Ana jaixak Soraluzen uztailaren 24tik 27ra izango dira. Egitarau osoa jakiteko sartu hemen. Sasoi batean Santiago Santa Ana jaixak deitzen ziren eta Andramarixak baino jai txikiagoak ziren. Azken hauek jai patronalak izanik eta herritarrak oporretarako haukera gutxi izanda plaentxiarrak Andramarixak eta San Roke ospatzen zuten. Geroago jendeak abuztua hortik zehar joaten zenez oporretan, Santa Ana jaiak indarra hartu zuten. Eta gaur egun abuztuko jai txiki moduan ospatzen dira. Nik betidanik ezagutu ditut uztaileko jai hauek herriko jai nagusiak moduan.

Aurten gainera berrikuntzekin datoz. Batetik lehen egiten ziren ekitaldi batzuk berreskuratu dira: Zezen suzkoa eta baltsa jaitsiera adibidez. Mahoizko alkadora eta zapia janzteko deia zabaldu da eta txozna gunea Frontoitik Gila zubi berritura ekartzea erabaki da.

Ea ba guzti honek jai giroa berpizten duen eta ederki pasatzeko aukera ematen digun bai bertakoei eta bisitatuko gaituenei ere. Ondo pasa!!!

Zure IP helbidea

 
Igo gora